- Koronabisurak eragindako egoerak herritarrak etxean egotera behartu dituela eta, Mutrikuko kiroldegiak etxean egiteko hainbat entrenamendu edo kirol saioak egokitu ditu Interneteko https://lmod.co/club helbidean.

Zerbitzua doanik da eta bertan agertzen diren ariketak ikusi eta egiteko ez da erregistratu behar.

Era berean, kiroldegiko erabiltzaileek monitoreekin harremanetan jartzeko aukera dute, zalantzak argitu edota aholkularitza jasotzeko. Horretarako laura.a@jasokirolak.com edo inaki.m@jasokirolak.com helbideetara idatzi dezakete.