Mutriku - Mutrikuko Udalaren Kultura sailak Ziriako Andonegi mikroipuinen lehiaketaren edizio berri bat antolatu du eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 1era arte aurkez ditzakete okasiorako egindako lanak Udaleko Kultura batzordean edo kultura@mutriku.net helbidearen bitartez.

Sariketan edonork parte hartu ahalko du eta parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu. Hori bai, lan guztiak "euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira". Gaia librea izango da eta lan bakoitzerako "gehienez, 100 hitz" idatziko dira.

Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 500 eurokoa 18 urtetik gorakoen arteko lan onenarentzat, 200 eurokoa mutrikuarren arteko lan onenarentzat eta 200 eurokoa gazteen arteko lan onenarentzat. - J.L.