- Jai Batzordeak hala erabakita, Hernaniko aurtengo San Joan jaietan bandera igo eta jaitsiko duten taldeak Mendiriz Mendi eta Langile ikastola izango dira. Ohitura denez, omenaldi hau ibilbide oparoa eta urtemuga esanguratsuak ospatzen ari diren taldeek jasotzen dute. Honela, Mendiriz Mendik aurten 75 urte bete ditu eta Langile ikastolak 50 urte egin zituen 2020an, jaiak bertan behera gelditu zirenean.