- Hondakinak 8.30erako nork bere zintzilikatzekoan utzi behar dela gogorazi du Usurbilgo Atez Ateko bulegoak. Izan ere, 2022arekin batera, hondakinak atez ate jasotzeko ibilbidea egokitu dute, eta guztiak jaso ahal izateko ordutegia bete-tzea beharrezkoa dela ohartarazi dute, zenbait auzotatik ohi baino lehenago pasa baitaitezke hondakinak jasotzera.