- Kresala dantza taldeak emanaldia eskainiko du gaur, 20.30ean, Basteron Kulturgunean. Amoria & Dolore ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Elkanoren mundubiran eta euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Oholtza gainean, 30 dantzari inguru izango dira, dantzaren bidez lehen munduko itzulia kontatzeko.