- Gaurtik aurrera Hernanik Ttapa-ttapa adinekoen-tzako ekimena berreskuratuko du. Ohikoa zen moduan, Atsegindegitik irtengo dira 10.30ean. Bertaratzen direnek Ttapa-ttapan partaide diren elkarteetako boluntarioak lagun izango dituzte ibilbide osoan. Asteazkenero izango da Ttapa-ttapa. Leku kopurua mugatua izango denez, parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik 943 575 431 telefonoan, 8.00etatik 14.00etara, edo Biteri Kultur etxean.