Jatorri aniztasunaren plana aurkeztuko dute

Usurbilgo Udalak dokumentua publikoki azalduko du hilaren 26an 18.00etan Sutegin

15.10.2021 | 00:30

Usurbil – Usurbilgo Udalak jatorri aniztasunaren inguruko plana osatu du, aurrera begirako urratsak zehazten dituena. Honenbestez, publikoki aurkezteko ekitaldia antolatu du, hilaren 26an 18.00etan, Sutegiko auditoriumean.

Bertaratzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea usurbilkultura.eus webgunean edo 943 377 110 telefonora deituta.

Planaren berri emateaz gainera, gaian sakontzeko interesa duten herritarren talde bat osatzea ere izango du helburu aurkezpenak.

Udaletik gogorarazi dutenez, iaz, jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzeko diagnostikoa osatu zuen Aztikerrek Udalaren eskariz, migrazioen inguruko esperientziak eta diskurtsoak bildu eta guztien arteko elkarbizitzan sakontzeko helburuarekin. Ikerketa horren osagarri, gainera, Migrazioari maskarak erauzten ikus-entzunezkoa ere ekoitzi zuen, gaiari ikusgaitasun handiagoa emate aldera. Mundualdia jaia ere antolatzen da 2017tik.

Migrazioaren inguruko txostena, ikerketaren emaitzak eta ikus-etzunezkoa Usurbilgo Udalaren webgunean ikus daitezke.

noticias de noticiasdegipuzkoa