- Asteartean Hernanin burututako Osoko Bilkuran, PSE-EEk bide publikoan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instala-tzeko azterketa egiteko mozioa aurkeztu zuen eta aho batez onartu zen. Gainera, EAJk bilkuren ordua 18.00etara aurreratzeko proposamena egin zuen eta hau ere aho batez onartu zen. Beraz, aurrerantzean Plenoak hileko azkeneko asteartean 18.00etan izango dira.