andemia hasi zenetik turismo kanpainak gorabera-tsuak izan dira. Beterri-Buruntzan turismoaz arduratzen den Behemendi agentziaren datuen arabera, konfinamenduan beherakada nabarmena izan zen txotx denboraldia bete-betean harrapatu zuelako. "Udaran ostatu-gauak nekazal turismoetan, adibidez, igo egin ziren pixka bat, baina 2019ko udararekin alderatuz, jaitsiera nabarmena izan zen (%59tik 2019an %43ra 2020ean)" aditzera eman dute. Txangolariak Hego Euskal Herriko eta inguruko bisitariak izan ziren batez ere.

Negua motel joan zen, baina aurtengo Aste Santua zertxobait mugitu da. "Ziurgabetasun handia izan denez eta itxiera perimetralarekin, Bizkaia eta Arabakoak izan dira batez ere ostatu hartu dutenak. Gipuzkoarrak txangolariak izan gara gure lurraldean", adierazi dute Behemenditik.

Bertakoen bisita gorakada gune zehatz batzuetan nabaritu da; Lei-tzaran eta Urumea bailarako zenbait lekutan eta Adarramendi inguruan, besteak beste. Agentziatik ohartarazi dutenez, nekazal gune eta naturagunetako leku jakin batzuetan masifikazio arazoak izan dira batez ere jaiegunetan. Gune naturaletako bisitarien artean profila aldatu da. Beraz, epe laburrean, informazio, sentsibilizazio eta jokabide-kanpainak ingurune naturaletan egin beharko direla azpimarratu dute.

Gertuko bisitariak nagusi izanik, Behemendik zenbait programa berezi proposatu zituen 2020an. Adibidez, sei ibilbide gidatu eta interpretatuak landu ziren, bana herri bakoitzean, eskualdeko ondare naturala eta kulturala ezagutzeko eta gozatzeko.

Bestalde, aurtengo txotx denboraldia berezia izango zela aurreikusita (eserita eta botilatik edaten), Hernanin eta Astigarragan ekimen berriak antolatu ziren. Hernaniko sagardotegi batzuetan bisita gidatuak eta katak antolatu ziren bisitarientzat, eta Astigarragan Sagardoetxea museoaren eskutik, herriko taberna, sagardotegi eta ostatuak produktu eta esperientzia turistikoak eskaini zituzten ere.

Andoainen apustu handia egin da naturaz gozatzeko aukera eta modu ezberdinak martxan ipiniz eta neurri ezberdinak hartuz. Hau da, erreferentzizko kokapen bezala Leitzaran Bisitarien etxea ipiniz.

Aurtengo udarari dagokionez, Euskal Herriko bisitariez gain, inguruko probintzietakoak, Madrildarrak eta europarrak etortzea aurreikusten da. Bisitariak aire zabaleko espazioen bila etorriko dira eta beraz, naturaguneak promozionatuko dituzte.

Bisitari kopuruak behera eginak ere bere alde positiboa izan du, sektore honetako enpresek hausnarketarako denbora gehiago izan zutelako. Gauzak horrela, Behemendik beraiekin formazioa ezberdinak landu zituen.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa izan da horietako bat, Kode Etiko honen helburua funtsezko prin-tzipio batzuk ezartzea da, Euskadiko eragile turistiko guztiek eran-tzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz. Eskualdean 20 enpresek parte hartu dute programa honetan.