Astigarraga | Sagardoetxearen inguruko etorkizuna erabakitzeko, bi saio

19.05.2021 | 07:56

Astigarraga – Sagardoetxearen etorkizunaren inguruko hausnarketa osatzeko eta Astigarragako herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko gaur bi kontraste-saio antolatu dira: lehenengoa, goizeko 11.00etan eta bigarrena, berriz, arratsaldeko 18.00etan, biak Erribera kulturgunean. Bertaratzeko, ezinbestekoa da izena ematea alkate-tza@astigarraga.eus helbidera idatzita. Parte-hartze prozesu honi buruzko informazioa (helburuak, faseak, aurkezpenak, aktak) Udalaren webgunean daude eskura.

noticias de noticiasdegipuzkoa