Hernani | Sagardotegietan bisita gidatuak egiteko formakuntza

Hernaniko lau sagardogileek gastronomia balioan jartzeko saioetan parte hartzen ari dira

11.02.2021 | 00:41
Gurutzeta sagardotegiaren instalazioak.

Hernani Sagardoaren kultura balioan jartzeko bisita interpretatuak nola egin ikasten ari dira egunotan Hernaniko lau sagardotegietako ordezkariak. Pandemiaren ondorio latzak pairatzen ari da sektore hau eta, aurtengo txotx garaia ere ezohikoa izango dela kontuan hartuta, alternatibak eskaintzeko lanean ari da Udaleko Turismo arloa.

Formakuntza hiru egunekoa da eta, esan bezala, lau sagardotegietako ordezkariak ari dira parte hartzen: Altzueta, Iparragirre, Itxas-Buru eta Zelaia sagardotegiak, hain zuzen ere. Turismo sailetik aditzera eman dutenez, tailer honen asmoa bezeroei eskaini ohi dieten esperientzia gastronomikoa indartzea eta osatzea da.

Formakuntza teorikoa eta praktikoa da. Hartara, saio teorikoak jasotzen dituztenean, sagardotegi bakoitzera bisita bat egingo dute formatzaileek eta sagardogileek eta ikasitako teoria sagardotegi bakoitzean praktikan jartzeko tresnak, ideiak eta gidaritza ere eskainiko zaizkie saioen parte-hartzaileei.