- Datorren astelehenetik, urtarrilaren 18tik aurrera, aldi baterako aldaketak izango dira Kalezarko trafikoan: batetik, haurreskolaren sarreratik Pikaolara arteko zatian, eta, bestetik, Kalezartik Txaparren-Berri baserrira jaisteko bidean. Lehenengoa gehienez hiru astetan amaitzea aurreikusi dute, eta, bigarrena, bi astetan.

Kaxkoa eta Kalezar lotzen dituen aldapan, hiru asteotan ez da semafororik izango, noranz-ko bakarra izango baitu: behetik gorakoa. Gora joateko autoek, haurreskola ondotik, eta ermitaren parean ezker zein eskuin joan ahal izango dute. Usurbilera jaisteko, berriz, Kalezarko kaxkoa zeharkatu beharko dute ibilgailuek. Trafikoari itxita egongo den arren, Pikaolaren ondoko aldapako aparkalekuak erabiltzeko aukera izango da.

Gainera, Kalezartik Txaparren-Berri baserrira jaisteko bidea ere itxiko da. Horko horma bota behar dute.