Gaur argazki erraldoia aterako dute Euskaraldiarengatik

04.12.2020 | 01:10

Astigarraga – Gaur Euskaraldia amaituko denez, Astigarragako Foru enparantzan argazki erraldoia egiteko deia luzatu da, 16.45etik 17.00etara. Udaletxeko balkoitik Agin Laburu bertsolariak egingo die harrera bertaratutakoei, eta Euskaraldiako agur manifestua irakurriko da. Bitartean, jendea plazan kokatuko da, segurtasun distantziak mantenduz eta koloredun borobilak eta globoak eskuetan hartuz.