- COVID-19ak eragindako urte zail honetan, urtekariak ez du hutsik egingo, eta bihar, Hernani 2020 urtekariaren aurkezpena egingo da. Biteri kultur etxean izango da, areto nagusian, arratsaldeko 19.00etan. Indarrean dauden babes neurri guztiak bermatuko dira: edukiera mugatua, eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Ekitaldian bertan banatuko da urtekaria, ale bana pertsonako.