- #eutsihernaniri erosketa bonuen kanpainak irailean eta urrian jarraituko du Hernanin erosteko ohitura indartu eta tokiko ekonomia sustatzeko. Egitasmoaren bigarren txanda izango da. Oraingoan 6.000 bonu jarri dira salgai. Aurrekoan bezala, herritarrak 35 euro ordaindu eta 50 euro gasta dezake herriko saltokietan.

Beraz, guztira, 90.000 euro zuzen sartuko dira tokiko ekonomian. Inpaktu ekonomikoa 300.000 eurokoa izango da gutxienez.

Dagoeneko bonuak salgai daude, Berriaken egoitzan (Andre kalean) eta Biteri kultur etxean.

Hilabete oso batean eros daitezke, urriaren 9 arte, eta gastatu, ordea, urriaren 31 arte. Bigarren txanda honetan lehenengoan baino saltoki gehiagok eman dute izena: 163, orotara, arlo oso anitzekoak.

Hernanin erroldatutako biztanle guztiek eros dezakete, helduek zein adingabeek, baina gehienez pertsona bakoitzak bonu bat erosi ahal izango du.

Lehenengo txanda ekainean burutu zen eta 10.000 bono jarri ziren herritarren eskura. Bigarren txanda honekin kanpaina denboran luzatzea bilatzen da.