- Irailaren 12an inauguratuko da Urumea Berri auzoan kokatutako Erribera kultur etxe berria.

Udalak ekitaldi hau herritarrekin batera egin nahi du eta horretarako proposamen bat zabaldu die, orain arteko kultur etxeari merezi duen agurra eta Erriberari merezi duen ongietorria emateko. Herritarrek postal batean bi gogoeta idatzi, bi marrazki egin edo bi sentsazio islatu beharko dituzte “Agur Kultur Etxea” esaldiari erantzunez bat eta “Kaixo Erribera” esaldiari bestea.

Jasotzen diren postal guztiekin erakusketa bat egingo da, irailaren 12tik aurrera Erriberan ikusgai egongo dena. Gainera, postala bidaltzen duten herritar guztien artean, irailaren 12ko inaugurazio ekitaldiaren barne, Erribera kulturgunea bisita-tzeko sarrerak zozketatuko dira.

Etxe bakoitzera postal bana bidaliko da. Baina, herritar guztiek beren postala izan dezaten, eskuragarri jarriko dira ere udaletxean, kiroldegian, kultur etxean eta herriko zenbait saltokitan.

Postalaren atzealdean, esan bezala, “Agur Kultur Etxea” eta “Kaixo Erribera” esaldiei erantzun behar zaie. Oroimenak, sentimenduak, desioak, koloreak, hitzak edota marrazkiak jar daitezke. Izan ere, oraindik gaur egungo kultur etxea denak 30 urte bete ditu kultur eskaintza zabala herriari oparitzen.

Beraz, herritarrek idazteaz edo marrazteaz amaitzen dutenean, postala udaletxean, kiroldegian, kultur etxean edo kaleko postontzietan utz dezakete. Abuztuaren 9a izango da azken eguna.