Irene Pinto Olano andoaindarraren kartelak iragarriko du aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguna. Andoaingo Udalak antolatutako lehiaketa irabazi du eta aste honetan jaso du saria Maider Lainez alkatearen eskutik, aurten omenduko dituzten emakumeak aurkeztuz Basteron egin zen ekitaldian. Egitarau zabala antolatu du Udalak martxoaren 8ra begira.