- Duela hilabete hasi ziren Alkatea Auzoetan programako bilerak berriz egiten, Behobia bisitatuta. Datorren astean, auzo horrekin aste horretan hartutako konpromisoak argitaratuko dira webgunean, eta horrekin batera, denboraldi honetako bigarren bilera egingo da. Oraingoan, Urdanibia auzoari eskainiko zaio azaroaren 22tik 26rako astea. Hasteko, astelehen arratsaldean, hilak 22, karpa bat jarriko da Eihera plazan, iradokizunak jasotzeko. Bestalde, asteazkenean, hilak 24, José Antonio Santano alkateak auzoa bisitatuko du Uztarri-Ona auzo-elkarteko ordezkariek lagunduta.