- Behin deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, pasa den ostiralean hasi zen 2021eko deialdi orokorraren barruko dirulaguntzak eskatzeko epea: guztira, 31 finantzaketa lerro eta 2.035.275 euroko aurrekontuarekin. Dirulaguntzen deialdi orokorrak askotariko laguntzak hartzen ditu barnean; aipa-tzekoak dira ibilerraztasuna eta efizientzia energetikoa hobe-tzeko laguntzak, familiei zein enpresaburuei eta alor horietako lanak egiten dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko. Gizarte, euskara, enpresa, merkataritza, kultura, hezkun-tza, kirol eta lankidetza arloetan ere emango dira laguntzak, programak eta beste jarduera batzuk gauzatzeko, baita auzo elkarteen bidez auzoetan ekimenak aurrera eramateko. Eskaerak egiteko dokumentazioa Irungo udal webgunean aurkitu daiteke (irun.org).