- Datorren asteartera arte, ekainak 15, zabalik dago Hondarribiko Udalak prestatu duen Hirigintza Antoltamenduko Plan Orokorraren (HAPO) inguruko galdeketa erantzuteko epea. Hala gogorazi zuen atzo Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak. "Udal webgunean digitalki eta Udal Liburutegian, BAZen eta Hondartza Kiroldegian paperean erantzun daiteke", oroitarazi zuen Serranok, Udalak hiritarrek HAPOaren inguruko informazio guztia "gardentasunez eduki dezaten" lan handia egiten ari duela azpimarratuz. Prozesu "horren berri zehatz-mehatz eman dugu orain artean Kultur Etxean eta Itsas Etxea Auditoriumean egindako bilkuretan", zioen zinegotziak, parte-hartze saoiak aipatuz. "Gogoratu nahi dut hapo@hondarribia.eus helbidea sortu dugula; HAPOarekin loturiko edozein zalantza helbide horrera zuzendu behar dira", gehitu zuen Serranok amaitzeko.