- Eusko Jaurlari-tzak Bidasoaldeko enpresa ertaina eta txikiei bideratutako lagun-tzei buruzko informazio-jardunaldia eskainiko du bihar Hondarribian. Ekitaldia, hasiera batean, Kultur Etxean egitekoa zen, baina izen-emateak instalakuntzaren edukiera gainditu dutenez, lekuz aldatzea erabaki dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik. Azkenean, beraz, saioa Itsas Etxeko auditorian (Matxin Arzu kalea, 1) egingo da, goizeko 9.30etik 11.30era. Jaurlaritzatik aurkeztuko duten 2021eko ETEentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin, ekonomia suspertzeko helburuarekin, kalitatezko enplegua sortuz, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratuko dira, baina nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako lagun-tzak gehitzen dira.