- Errenteriako Udalak LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean, Vicente Vadillo Francisen omenezko kontzertua antolatu du, haren hilketaren 42. urteurrenean travestia zelako. Omenaldia ekainaren 5ean, 19.00etan, Niessen kulturgunean izango da Eli Pagolak eta Manex Pagolak eskainiko duten Kontzertu bat bertsotan emanaldiarekin. Gonbidapenak Lekuonan eta bibe.me webgunean lor daitezke.