- Irungo Udalak jakinarazi duenez, bertan behera utzi du uda honetarako aurreikusten zuen haurrentzako eskaintza presentziala; alegia, udalekuak eta Solas Jolas programa. Beste administrazio batzuek hartu dituzten antzeko erabakien ildotik, egungo egoera kontuan izanik, segurtasun arrazoiak direla eta hartu da neurria, oso zaila izango litzakeelako programa hauetan COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun protokoloak betetzea, hala nola 2 metroko distantzia soziala uztea. Euskara Arloak komunikazio bat helaraziko die izena emateko prozesuari ekin zioten familia guztiei, neurri horren berri emateko. Gazteria Arloak, berriz, ez zuen hasia udalekuetan izena emateko prozesua. Erabakiak udal programazioan eragina du, baina antzeko eskaintzak egiten dituztenei hartutako neurriaren berri eman nahi izan die Udala, pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun irizpideak kontuan izatea zein garratzitsua den ohartarazteko.