- Maskara gehiago egiteko gomak, zinta elastikoak edo antzeko elementuak biltzeko deialdia egin du azken egunotan Gurutze Gorriak. Materiala entregatu nahi duten guztiek Gurutze Gorriaren 678 506 469 telefonora deitu beharko dute. Taldeko boluntarioak materiala jasotzeaz eta material hori behar den lekuetan banatzeaz arduratuko dira. Bestalde, Gurutze Gorriko eta Babes Zibileko boluntarioei, gizarte-zerbitzuetako taldeei, poliziei, garbiketako langileei, suhiltzaileei, mantentze-lanetako brigadei aitorpen gisa, gauero 20.00etan Irungo udaletxeko fatxada urdinez argiztatuko da. Une horretan, Irungo eta gainerako herrietako bizilagunak balkoietara aterako dira osasun-arloko eta arlo sozio-sanitarioko profesionalak txalotzera osasun krisiaren zehar hiritar guztien beharrei erantzuna emateko egiten ari diren ahaleginengatik.