Síguenos en redes sociales:

Xabier Ariznabarretak 44. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako lehen saria irabazi du

Gotzon Plaza bilbotarra eta Iraitz Legarra markina-Xemeindarra izan dira beste bi sarituak Azkoitiko Udalak antolatzen duen lehiaketan

Xabier Ariznabarretak 44. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako lehen saria irabazi duUdala

Xabier Ariznabarreta Olarte andoaindarrak eskuratu du Azkoitiko Udalak antolatzen duen 44. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako lehenengo saria, “Hosto” izeneko lanari esker.

34 ipuin

Aurten 34 ipuin aurkeztu dira Bizenta Mogel sarira, eta Olartek aurkeztutako lana izan da, epaimahaiaren iritziz, lehen saria merezi izan duena.

Bigarren saria Gotzon Plaza Jaiok, bilbotarrak, jaso du “Kaiolan aske” ipuinarengatik.

Iraitz Legarra

Hirugarren saria, berriz, Iraitz Legarra Basterretxeamarkina-xemeindarrarentzat izan da, “Saint Louis-Somone” lanari esker.

Legarrak lortu duen sari horreri aurreko urteetan eskuratutako beste hainbat sariri gehitu behar zaie. Idazle bizkaitarra ohiko presentzia da lehiaketako sarituen palmaresean.

Iaz, esaterako, bigarren saria eskuratu zuen “Bihotz erien museoa” lanarekin, eta 2024ko edizioan irabazlearen saria jaso zuen “Lur arrotz” ipuinari esker. Duela 17 urte ere garaipena lortu zuen Bizenta Mogel lehiaketan.

Sari banaketa

Epaimahaia Iñigo Antsorregik, Yolanda Larrañagak eta Juan Luis Zabalak osatu dute, eta adierazi dutenez, aurkeztutako lanen maila, oro har, handia izan da.

Sari-banaketa ekitaldia otsailaren 27an izango da, 19.00etan, Azkoitiko udaletxean. Ekitaldia irekia izango da, eta herritar guztiak bertaratzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.