Suizidioaz hitz egiteko ekitaldia antolatu du Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak
Biziraun Elkarteko hiru kidek parte hartuko dute ostiralean egingo den saioan
Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak suizidioaren inguruko ekitaldia antolatu du. “Suizidioak tabu izateari utzi behar liokeela behin baina gehiagotan entzun dugu. Gizartean ezkutuan mantendu den gaiari argia eman nahi diogu”, azaldu dute antolatzaileek.
Saioa ostiralean izango da, hilaren 31n, arratsaldeko 19.00etan. Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan egingo da.
Biziraun Elkarteko (Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea) hiru kidek parte hartuko dute saioan: Eva Bilbao, Iratxe Etxenike eta Agustin Erkizia.
‘Iluntasunetik argitasunera’ dokumentala proiektatuko da. Ondoren, solasaldiaren txanda izango da.
Temas
Más en Bertan
-
Edu Portuondo volverá a abrir las puertas del emblemático bar de la Rosario, en Zumarraga
-
El Gobierno Vasco propone construir vivienda de alquiler en Errenteria
-
La rotonda de Artzabal de Deba cambia de cara para mejorar la convivencia entre viandantes y vehículos
-
Las primeras viviendas protegidas de Salberdin sur en Zarautz ya pueden ser habitadas