Síguenos en redes sociales:

Errenteriak elkarlanean antolatu du San Juan bezpera

Kantaita eta soka-dantza burutuko dira Herriko enparantzan, sua piztu aurretik

Errenteriak elkarlanean antolatu du San Juan bezperaN.G.

San Juan bezperan, Errenteriako zenbait eragilek ekainaren 23ko iluntzea girotuko duten ekimenak antolatu dituzte.

Hasteko, 19.00etan Udal Txistulariek musika jarriko diote Herri Arte Eskolako euskal dantzako ikasleek dantzatuko duten soka-dantzari. Lehenengo emanaldia 19.00etatik aurrera eskainiko dute Herriko Plazan eta 20.00etatik aurrera Pontika auzoan arituko dira.

Gauean, 22.00etan Iraultza dantza taldeakUrdiaingo Kantaia egingo du Herriko plazan, udako solstizioari ongi etorria emateko.

Erritu pagano-erlijiosoa

Urdiaingo kantaia, emakumeak protagonista diren erritu pagano- erlijiosoa da. Emakumeek bi gona janzten dituzte, bigarrena burura lotuta, soilik aurpegia bistan utzita. Eskuetatik helduta borobila osatzen dute. 29 bertso dituen San Juan gaueko kantua abesten dute, eskuekin erritmoa jarraituta. San Juan gaua, natura, erlijioa eta uztak aipatzen dira kantuan.

Iraultza dantza taldeko emakumeak

Urdiaingo kantaiaSan Juan bezperan egiten zen, udako solstizioan, urtaro berrirako eguraldi ona eta uzta oparoak izan zitezen eskatzeko. Horretarako amaieran konjuroa botatzen da: “Orain arte behar hemendik aurrera gari”

Jose Mari Satrustegietnografoak berreskuratu zuen ohitura. Iraultza dantza taldeari irakatsi eta 1994. urteaz geroztik, urtero egin da Errenteriako Herriko enparantzan.

Jarraian, San Juan bezperan ohikoa den soka-dantza egingo dute Ereintza dantza taldeko kideek udal korporazioko kideekin batera eta azkenik, sua piztuko da.

Gainera, herriko hainbat auzotan sua piztuko dute auzotarren gozagarri.