Hondarribiko Udalak HAPOAren behin-behineko onarpen proposamena onartu du
Abotsanitz eta EH Bildu alderdiek alde bozkatu zuten, EAJ-k kontra, eta PSE abstenitu egin zen.
Hondarribiko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren (HAPO) behin-behineko onarpen proposamena onartu zuen atzoko osoko bilkuran, Abotsanitz eta EH Bildu alderdien babesarekin, PSEren abstentzioarekin eta EAJren aurkako bozkarekin. Plan berria aurreko legealdiko azken osoko bilkuran hasieraz onartutako dokumentuan oinarritzen da, baina “herritarren egungo beharrei erantzuteko eguneratua eta hobetua izan da, hasierako dokumentu horren helburu eta irizpideekin bat eginez”, esan dute Udal gobernutik.
HAPO berriaren ardatz estrategiko nagusietako bat da udalerrian dagoen “etxebizitza-larrialdiari erantzutea”. Planean jasotzen denez, datozen urteetan 1.500 etxebizitza berri eraikiko dira udalerrian, gehienak jabetza publikokoak. Igor Enparan alkateak azaldu zuenez, “etxebizitza hauek biztanleen profil anitzetara egokituko dira: babes publikokoak eta ekimen pribatukoak; gazteentzat, familientzat eta adinekoentzat; alokairuan, salmentan edota lagapen bidez, kooperatiba moduan. Finean, Hondarribiko herritar guztien beharrak kontuan hartuta diseinatutako eskaintza izango da”.
Gainera, Planak biztanleria-segregazioa saihesteko neurriak jasotzen ditu: “Ez dugu onartuko auzo batzuk soilik etxebizitza librez osatzea eta beste batzuk etxebizitza babestuez. Gizarte-eredu bidezko, orekatu eta integratzaile baten aldeko apustua egiten dugu, non auzo guztiek aukera eta azpiegitura berberak izango dituzten”, adierazi zuenEnparanek.
Beste berritasunak
HAPOaren berritasun nagusietako bat da ere promotoreek etxebizitzak eraikitzeagatik eman ohi duten konpentsazio ekonomikoaren ordez erabat eraikitako etxebizitzak entregatuko dizkiotela udalari, hau da, udala konpentsatutako etxebizitza horien jabe izango da, sortzear dagoen Etxebitza sailak kudeatua eta alokairu sozialerako erabilgarri jartzeko. Horren harira, udalak azken bi asteotan hitzarmen bana sinatu du sustatzaileekin (Residencial Montañenea eta Sukia eraikuntzak) Montañenea eta Kubo Madalenako-Labreder auzoetan, bi eremu horietan 50-60 etxebizitza publiko inguru jasoko dituelarik, guztiz eraikita.
Bestalde, HAPOk ‘Auzo-bihotzak’ izeneko kontzeptu berritzailea aurkezten du, auzo bakoitza bizigarri bihurtzeko eta komunitate-bizitza indartzeko asmoz. "Ez da soilik etxebizitzak eraikitzea helburu, baizik eta Hondarribia bizigarri, integratu eta kohesionatu bat lortzea: lurralde-oreka bermatuz, kultura sustatuz eta auzoen arteko lotura sozialak indartuz", bukatu zuen Enparanek.
Temas
Más en Bertan
-
Cáritas refuerza su apoyo social en Aretxabaleta con 87 personas atendidas en un año
-
"Cerramos hoy, pero recibimos pedidos como si fuera Navidad; en el obrador ya me han dicho que no coja más encargos"
-
“La Europa verde, defensora de un medio ambiente limpio y saludable, se está volviendo de color marrón oscuro”
-
Arrasate ofrece un programa para acompañar a las familias en la educación emocional y digital de sus hijos e hijas