Hondarribiko Udalak Jostaldi pilotalekuaren ondoan jarri duen ibilgailu elektrikoentzako karga puntu publikoa martxan da jada. Azpiegitura berri hau mugikortasun jasangarriaren aldeko urratsen barruan kokatzen da, eta Zunder aplikazioaren bidez erabil daiteke.

Instalazioa Tecnui enpresak egin du eta 48.353,84 euroko inbertsioa suposatu du. Karga-puntuak 60 kW-ko potentzia du eta bi auto aldi berean kargatzeko prestatuta dago. Karga oso baterako, auto bakarra konektatuz gero, ordubete inguruko epea behar da; bi auto konektatzen badira, berriz, karga-denbora bi ordukoa izan daiteke.

Karga egiteko prezioa 0,55 €/kWh izango da. Ibilgailuak karga-eremuan soilik aparkatuta egon daitezke kargatzeko behar den denboran, eta neurri hori erabiltzaileen arteko txanda egokia bermatzeko hartu da.