Hernaniko Udalak udalerrian garatuko diren hirigintza, merkataritza, industria eta turismo garapeneko proiektuek euskaran duten eragina neurtzeko ordenantza eta batzordea onartu ditu.
Toki Erakundeko legea
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 legeak Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) egin behar dela dio eta horretarako metodologia ere garatua du Eusko Jaurlaritzak. Hernaniko Udalak orain arte azterketak egin izan ditu, baina ordenantzarekin arautu egingo du egiteko hau.
Helburua
ELEren helburua hainbat arlotako garapenek (hirigintza, merkataritza, turismoa eta industria) euskaran duten inpaktua neurtzea da, eta eragina izango duen kasuetan, neurri zuzentzaileak proposatzea. Honela, Hernaniko Udalak bere mugen barruan garatuko diren proiektuetan euskara zaintzea bermatuko du.
Batzordea
ELE Batzordea osatuko dute Axier Mingo Euskara zinegotziak, Euskara saileko teknikariek, UEMAko teknikariak eta, aztertzen den proiektua dagokion arloko teknikariek.