Síguenos en redes sociales:

2024a oso urte positiboa izan da Igartubeiti baserriarentzat

2024a oso urte positiboa izan da Igartubeiti baserriarentzatN.G.

2024an 2023an baino%13 bisitari gehiago izan zituen Igartubeiti Baserri Museoak. Horrela, 2024a oso urte positiboa izan da berriro Igartubeitirentzat, publiko hazkunde handiarekin itxi baitzuen. Urriko Sagardo Asteko bisitarien datuekin batera, igoera horren zati handi bat Aste Santuan izandako jende kopuruaren gorakadak eragin du.

Jatorriari dagokionez, gehien hazi den publikoa Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorri dena izan da. Izan ere, Estatu espainiarretik etorritako bisitarien kopurua % 30 igo da. Atzetik, oso gertutik, atzerriko publikoa dago, %24 igo baita 2023tik.

Igartubeiti Baserri Museoak oso modu positiboan baloratzen ditu datu horiek. Izan ere, interpretazio zentroaren programazioa publikoaren gustukoa dela erakusten dute. Gainera, museoa erreferentziazko zentro gisa sendotzen dute, bai tokian-tokian, bai lurraldeko beste toki batzuetatik etortzen den jendearentzat.

Igartubeiti Baserri Museoa programazio interesgarria prestatzen ari da 2025/2026 aldirako. Igartubeitik Patrim 4.0 Europako proiektuan parte hartzen du, Kultura Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailerako Sare Piriniotarrean, eta horrek bere programazioan eragin positibo nabarmena du. Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programak finantzatutako sare horren parte izateari esker, Igartubeitik kultur programazioa zabalduko du 2025-2026 aldian.

Eskaintza horren adibide da helduei zuzendutako Jakintzen hibridazioa tailerren eta jardueren programa. Programa horrek hainbat helburu ditu: jakintza tradizionalen transmisioari eta balioa emateari buruz hausnartzea da, jasangarritasunari buruzko gaiez kon-tzientziatzea eta eskuzko lanarekin berriro konektatzera eta eskuekin sortzera motibatzea.

Ildo beretik, ahozko memoriaren eta hainbat tailerren bitartez, museoak Lanbideak, lehen eta orain proiektua garatzen jarraituko du Ezkio-Itsasoko ikastetxeko ikasleekin. Gainera, Igartubeiti Baserri Museoak lanean jarraitzen du touroperadore eta lurraldeko eragileekin, jardueren eskaintza zabaltzeko eta publiko berrietara iristen jarraitzeko.

Horretaz gain, urteroko moduan, Sagardo Astea antolatuko dute urrian. Bertaratzen direnek Igartubeitiko dolarea martxan ikusteko eta XVI. mendean nola bizi ziren ikusteko aukera izango dute. Dena den, egun guztiak dira onak Igartubeiti baserrira gerturatzeko eta XVI. mendean eraikitako baserri ederraz gozatzeko. Baita Ezkio-Itsasoko gainontzeko kultura eta natur ondareaz ere.