Hondarribiko Udalak gogorazi du bonuen kanpainan izena emateko epeak zabalik jarraituko duela urtarrilaren 6ra arte. Udalak herriko hurbileko salmenta fisikoaren sarea indartzeko jarri du martxan proiektu hau, eta dagoeneko 43 saltokik eman dute izena.
Horrela, urtarrilaren 6ra arte, 18 urtetik gorako Hondarribian erroldatutako edonork 10 euroko 3 bonu lortu ahal izango ditu, gutxieneko 30 euroko erosketa bakoitzagatik. Establezimenduek sortu eta balioztatuko dizkiete bonuak onuradunei, aplikazio batean eroslearen NAN zenbakia sartuz. Aplikazioak, pertsona horrek baldintzak betetzen dituela ziurtatuko du eta, hala bada, dagozkion bonoak sortuko dizkio. Erosleak ez du aplikazioan erregistratu beharrik, ezta ezer berezirik egin behar.
Bonuak trukatzeko aldia martxoaren 1etik 31ra izango da. Bonuak trukatu ahal izango dira gutxieneko 20 euroko erosketa bakoitzeko. 60 euroko erosketa batean 10 euroko hiru bonu trukatu ahal izango dira. Kanpainan atxikitu diren dendek kartel bat jarri beharko dute eskaparatean.