Azpeitiko Hitzaren Eskolako 5. edizioari amaiera emango dion ekitaldi irekian Amorante eta Uxue Alberdik gidatuko duten 'Meza Nagusia' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Kulturaz kooperatibak antolatu duen ekitaldia Azpeitiko Dinamoan bihar zapatuan, abenduak 14, izango da, 11.00etan

Euskal literaturaren sermoia

Euskarazko literaturaren sorkuntzaren inguruko hainbat gai jorratuko dituzte, musika eta hitza lotuz, "Gure letren errepublikari egindako errepaso ederra izango da eskainiko dutena: irakurri aurretik liburuak zuzentzen dituzten euskaltzain urgazle, euskaltzain erdi, euskaltzain hiru laurden eta euskaltzain osoak, errata-bilatzaileak, urre-txikitan bezala aritzen direnak akatsik den mendrenaren xerka, sintaxiaren eusko gudariakhoriei denei eta beste fauna askotarikoari emandako meza da hau", azaltzen da ekitaldiaren aurkezpenean