Hondarribiko Zumardikoak Elkarteak Gabonetako tailer gastronomikoa antolatu du abenduaren 17rako, 18.00etatik 20.00etara Batzoki jatetxean egingo dena. 

Tailerrean parte hartzen dutenek Gabonetako menu baterako platerak prestatzen ikasiko dute: kanpaina patea, izokin ketua, haragi-fianbrea eta turroia. 

Plazak mugatuak dira eta partaidetzak 5 euroko kostua du. Informazio gehiago eskatu eta lekua erreserbatzeko, 629 405 969 telefonora deitu behar da.