Errenterian Euskararen Egunak hilabete bat iraungo du
Udalak eta eragile askok lankidetzan egitarau bateratu eta anitza atondu dute
Errenteriako Udalak, herriko zenbait eragilerekin lankidetzan, Euskararen Egunaren harira, abenduaren 3an ospatzen dena, egitarau bateratua antolatu du, beste urtebetez. Aurten, Errenteria arigune dela erakutsi nahi dute eta horretarako euskaraz bizitzeko aukera zabalak eskaintzen dituen egitaraua antolatu dute denen artean Errenterian ari gara lelopean.
Programazioa azaroa eta abenduan zehar luzatuko da eta adin guztietakoek aurkituko dute gogoko ekitaldiren bat bertan.
Azpimarratzekoak dira berrikuntza gisa azaroaren 24an egingo den kirol ginkana, 150 haur eta gaztek baino gehiagok parte hartuko dutena, zein Xare egitasmoa.
Programa
Egitarauari azaroaren 23an bertan emango zaio hasiera Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean 19.00etan, Etorkizuna irudikatzeko saioa bertso ekimenarekin.
Aipatu bezala, azaroaren 24an kirol ginkana izango da 10.00etatik 13.00etara Gernika plazan, herriko kirol elkarteek antolatuta.
Gainera, Santa Xixili eguneko ospakizuna izango da 12.30ean udaletxeko arkupeetan bertso eskola, txistulariak eta Herri Arte Eskolako ikasleen eskutik.
Azaroaren 24ko egunarekin amaitzeko, ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen denArtxibo biluzia izenburuko pieza eszenikoa taularatuko da 19.00etan, Niessen kulturgunean. Sarrerak sarrerak.errenteria.eus webgunean lor daitezke.
Datozen egunetan
Azaroaren 27an, Interneteko eduki kontsumoa euskaraz tailerra eskainiko da. Talaiosen eskutik sarean euskaraz nabigatzen ikasteko saioa izango da 19.00etan, Torrekuan. Izen-ematea, esteka honetan
Azaroaren 28an, Xare ekitaldia burutuko da batxilerreko ikasleentzat, Lekuona fabrikan. Euskarazko kultura digitala sustatzeko egitasmoa da.
Egun berean, Errenteriako Udal Euskaltegiko eta AEK-ko ikasleek Mintzodromoan parte hartuko dute Jose Luis Caso aretoan, 9.30etik 12.00etara.
Azaroaren 29an, familientzako Teilatupean antzezlana ikusteko aukera egongo da 18.00etan, Niessen kulturgunean. Sarrerak sarrerak.errenteria.eus webgunean daude.
Arratsaldean ere, 18.00etatik 20.00etara udal gaztelekuetako eta Kuadrillategi programako gazteentzat jolasak egongo dira.
Azaroaren 30ean herri bazkaria izango da eta tiketak salgai daude Arkaitza, Landare eta Leku Zaharra tabernetan, AEKn eta Lau Haizetaran
Azaroaren 30ean, herri bazkaria izango da Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatua. Tiketak Arkaitza, Landare zein Leku Zaharra tabernetan, AEKn eta Lau Haizetara elkartean eskura daitezke 18 euroan.
Abenduan
Abenduaren 1ean kantujira eta udal txistulariak izango dira Herriko plazan, 12.00etan.
Abenduaren 3an, Kanpora sartzen,euskaltegietako ikasleentzako ikuskizuna izango da (Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus).
Arratsaldean, ludoteketan sei eta hamabi urte bitarteko haurren familientzat jolasak egongo dira.
Abenduaren 4ean, 32. Bilduma aldizkariaren aurkezpena, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean.
Arratsaldean trikitilari, dultzainari eta bestelako musikari, dantzari eta kantarien emanaldia izango da Koldo Mitxelena ikastetxean.
Amaitzeko, abenduaren 14an ipuin kontaketa eta Bulegoren kontzertua izango dira. Dagoeneko sarrera guztiak agortu dira.