Síguenos en redes sociales:

Haurtzaroko sexu-indarkeriari buruzko hitzaldia ikuspegi feministatik Azpeitian azaroaren 21ean

Basazabal jauregian izango da, eta psikologoa eta gizarte hezitzailea den Sheila Melconek zuzenduko du

Haurtzaroko sexu-indarkeriari buruzko hitzaldia ikuspegi feministatik Azpeitian azaroaren 21eanSortzen

Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan, 1989an Nazio Batuek Haurren Eskubideen Hitzarmena onartu zuten. Honen harira, Azpeitiko Udalak hitzaldi bat antolatu du non bertan haurtzaroko sexu-indakeriaren gaia jorratuko da ikuspegi feministatik. Hitzaldia Basazabal Jauregian burutuko da azaroak 21ean, 18.00etan. Hitzaldia euskaraz izango da eta Sheila Melconek zuzenduko du.

Psikologoa eta gizarte hezitzailea

Sheila Melcon Sortzen aholkularitzakokide da. Psikologoa eta gizarte-hezitzailea, hainbat urtetako esperientzia du gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden kolektiboekin egindako hainbat gizarte-proiektutan.

Halaber, berdintasunarekin eta indarkeria matxistarekin lotutako tailerretan parte hartzen du, eta begiralea da sexu-hezkuntzan eta familia-orientazioan.