Garikoitz Mendizabalek eta Gorka Hermosak 'Sustraien Matxinada' proiektua aurkeztuko dute igandean Beasaingo Igartzako Jauregian. Akordeoi eta txistu bikotearen musika saioa 19.00etan hasiko da eta Igartza Musika Zikloaren barruan kokatzen da.
Euskal tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen proposamena eskainiko dute, folklorearen, jazzaren eta musika klasikoaren arteko oreka mantenduz.