Joan den ostegunean, hilaren 24an, Lazkaoko Udalak Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? bonu kanpaina abiarazi zuen. 2.000 bonu jarri zituen salgai, tokiko merkataritza sustatu eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa bultzatzeko helburuz. Bonu guztiak agortu direla jakinarazi du Udalak: “2.000 bonuak denbora errekorrean agortu dira. Bi egunetan, lazkaotarrek bonu guztiak erosi dituzte. Ekimenari harrera zabala egin diote herritarrek, tokiko negozioei laguntzeko konpromisoa erakutsiz”.
Bonuek 40 euroko erosketa balioa eskaintzen dute 30 euro ordainduta. Lazkaoko 55 saltokitan erabili daitezke azaroaren 30era arte.
Baserritarren bonuak
Baserritarren produktuak erosteko bonuak oraindik ere eskuragarri daude. Horiek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa. Bost euroko zazpi tiketetan banatuta eskaintzen dira. Baserritarren produktuak erosteko bonuek tokiko lehen sektorea bultzatzea dute helburu. Lazkaoko Udaletxean eros daitezke.