Duatloi Txikia egin zuten larunbatean Urretxu eta Zumarragan
Eguraldi bikaina lagun, haur eta gaztetxo askok parte hartu zuten Urola Triatloi Klubaren ekitaldi honetan
Larunbat arratsaldean Urola Triatloi Klubaren Duatloi Txikia egin zuten Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan. Lehenengo 2015ean eta 2016an jaiotako gaztetxoak aritu ziren, ondoren 2013an eta 2014an jaiotakoak eta bukatzeko 2011n eta 2012an jaiotakoak. Lehenengo itzulia korrika egin zuten, bigarrena bizikletan eta hirugarrena korrika.
Maddi Aranzibia eta Martin Elorza, garaile
2015ean eta 2016an jaiotako nesken artean, Maddi Aranzibia nagusitu zen. Bigarren postuan June Pikasarri sailkatu zen eta hirugarrenean Maren Garcia. Mutilen artean, lehen postuan Martin Elorza sailkatu zen, bigarrenean Adei Telleria eta hirugarrenean Lier Amenabar.
2013an eta 2014an jaiotakoen artean, neska bakar batek parte hartu zuen: Maier Aranzadik. Mutilei dagokienez, lehen postuan Jon Salaberria sailkatu zen, bigarrenean Manex Cruz eta hirugarrenean Gari Saez de Egino. 2011 eta 2012an jaiotakoei dagokienez, parte hartzaileen artean ez zen neskarik izan. Irabazlea Amets Aiastui izan zen, bigarren postuan Jon Alberdi sailkatu zen eta hirugarrenean Luka Jarit.
Saria eta zozketa
Sari banaketaren ondoren, Zumarragako ATAharategiak emandako oilaskoak zozkatu zituzten.
Temas
Más en Bertan
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”
-
"Las cabras son más complejas de lo que pensamos; ahora están en celo y esto parece Sodoma y Gomorra"