Urola Garaiko Gurutze Gorriak 50. urteurreneko ekitaldi nagusia egin zuen igandean Urretxuko Labeaga aretoan. Ekitaldian eskerrak eman zizkieten boluntarioei, bazkideei eta laguntzen dieten enpresei.
Josep Quintetek, Espainiako Gurutze Gorriko lehendakariordeak, brontzezko domina eman zion Jeronimo Casas urretxuarrari, erakundean egindako lanagatik. Casas Urola Garaiko Gurutze Gorriko lehendakaria da.
Omendutako enpresa eta erakundeak Antio Eraikuntzak, Egumendi, Uggasa garapen agentzia eta Santi Gomez de Desvill publizitate agentzia izan ziren. Horretaz gain, 50. urteurreneko marrazki lehiaketako sariak banatu zituzten.
Errepresntazio instituzionala
Ekitaldian Jon Luqui Urretxuko alkateak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Eric Galvez Legazpiko alkateak eta Joseba Telleria Ezkio-Itsasoko alkateak parte hartu zuten.
Urola Garaiko Gurutze Gorriak hainbat ekitaldi egin ditu 50. urteurrena ospatzeko. Ekitaldiek Guru-tze Gorriaren lana ezagutzera emateko balio izan dute. Ikastetxeetan marrazki lehiaketa egin dute eta joan zen asteazkenean Felix Zubia medikuak insomnioari eta loaren apneari buruzko hitzaldia egin zuen Zelai Arizti kultur etxean. Gainera, Gurutze Gorriak bere lana erakutsi du Legazpin eta Zumarragan.