Kanpaiei gogotik eragin eta Aitzuri Abesbatzako ordezkariek txupinazoa botatzearekin hasi dira asteazken honetan Debako Sanroke jaiak. Suziria jaurti ondoren, ehunka gazte Portu kalera joan dira, santuaren irudiari zapi gorria jartzeko ohiko ekitaldira.
Zapi gorria zerura
Urtero gertatzen denez, Debako gazteek ere keinu horixe bera egin dute jarraian, jaietako irudi deigarri bihurtu den zapi gorrien itsasoa sortuz. Sanrokeak lau egunez luzatuko dira, eta denen gustua asetzeko moduko ekitaldiak antolatu dituzte.