Pasa den Ostiralean Urretxun Zaintza HerriLab esperientziaren emaitzak aurkeztu zituzten. Proiektu pilotu horretan mendekotasuna duten Urola Garaiko 60tik gora lagunek parte hartu dute eta prozesua 51k bukatu dute. Oso emaitza onak proiektuarentzat.
Gipuzkoan zaintzen arloan lan egiten duten eragile ezberdinek beraien bizitza kalitatea hobetzeko lan egin dute eta %75ek hobekun-tza nabaritu dutela eta %21ek hobekuntza hori oso handia izan dela esan dute. Eragile ezberdinek urtebete baino gehiago eman dute lanean, pertsona horien bizitza hobetzeko.
Diputatua
Aurkezpenean Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak, Jon Luqui mankomunitateko lehendakariak, Xabier Arratibel Ugle fundazioko zuzendariak, Itziar Salaberria Uggasako kudea-tzaileak eta Carlos Fernandez Gogogo Mobility Robots enpresako CEOak parte hartu dute. Prentsaurrekoaren aurretik, egitasmoan parte hartu dutenek bilera egin zuten.
Peñak eskerrak eman zizkien egitasmoan parte hartu duten guztiei. “Bai langileek eta bai erabiltzaileek izugarrizko lana egin dute. Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat proiektu estrategikoa da, gure helburua gipuzkoar guztien ongizate integrala lortzea baita. Etxean ematen den arreta indartzeko hamahiru zaintza ekosistema lokal martxan jarri ditugu, baina eskualde mailako bakarra Urola Garaikoa da.
Hurrengo fasean hemen martxan jarri duguna gainontzeko eskualdeetara zabaltzen saiatuko gara. Hemen lortutako ezagutza gainontzeko eskualdeetan partekatuko dugu”, aipatu zuen Gizarte Politiketako diputatuak.