Hondarribiko Udalak Hondarribia Ttipi-Ttapa aurkeztu dute asteazken honetan, udalerrian hirian toki gehienetara oinez iristea sustatu nahi duen ekimena.
Metroko mapen ikusizko kodeak
Hondarribia Ttipi-Ttapa metrominuto izeneko metodologia eta metroko mapen ikusizko kodeak erabiltzen dituen tresna bat da: Hondarribiko gune garrantzitsuak eskematikoki lotzen ditu eta euren arteko distantziak islatzen ditu metro eta minutuetan. Izan ere, Udaletik azaldu dutenez, herritar askok egunero kotxez egiten dituzten distantziak oinez egiteko oso handiak direla uste dute, “eta ez da beti horrela”, esan dute. Mapa hura Martxoak 8 plazan jarritako totem batean ikus daiteke, baita QR kode baten eta webgune baten bidez ere.
Distantzien jabetasuna
“Ekimenaren helburua Hondarribian ditugun distantzietaz jabetuarazi eta oinezko mugikortasuna sustatzea da. Hondarribian puntu batetik bestera mugitzeko distantziak eta denborak laburrak dira oro har; horregatik bultzatu nahi dugu gure helmugara oinez iristeko hautua egitea. Gainera, Irungo tren geltokia eta San Juan Plaza ere irudikatu ditugu Hondarribiar askok erabiltzen dituen guneak baitira”, azaldu du Estitxu Urtizberea zinego-tziak.
Planoko distantziek adierazten dute Hondarribian oinez mugitzea eraginkorra ez ezik, jasangarria eta osasun-tsua ere badela. “Oinezkoak garenean gure osasuna eta ongizate fisikoa hobetzen ditugu, ingurumena zain-tzen dugu eta gure bizi-kalitatea hobetzen dugu. Gainera, oinez goazela, elkarrekin topo egin dezakegu, hitz egin eta jolastu”, gehitu du.