Ikasleek eta ikastetxeek XXI. mendeko erronketara egokitzea da UGLE Urola Garaiko Lanbide Eskola eta bere ikasleen helburu nagusia. Horren adibide da bukatu berri den ikasturte honetan eman duten Fabrikazio Adimentsua masterra. Zazpi ikaslek parte hartu dute mesterrean eta inguruko enpresetan proiektuak garatu dituzte

UGLE

Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketa sailburuordetzak UGLE masterrak emateko aukeratu zuen eta ikastetxean eman duen lehen masterra Fabrikazio Adimentsukoa da. Masterrak puri-purian dauden gaiak lantzen ditu: birtualizazioa, errealitate mistoa, robotika aurreratua, ikusmen artifiziala eta gauzen Interneta, adibidez.

Master edo espezializazio ikastaro hauen helburua goi mailako titulua dutenek gaitasun gehiago lortzea da. Iraupena 900 ordukoa da eta orduen %50 enpresetan ematen dute. Lehen promozioko ikasleek, irakasleek eta enpresek balorazio positiboa egin dute. Zazpi ikaslek parte hartu dute eta amaitu ondoren horietako seik egindako lanaren berri eman diete Urola Garaiko enpresetako ordezkariei, fabrikazio adimentsuaren onurak ezagutu ditzaten.

Arcelor Mittal

Ekaitz Vianak, adibidez, Olaberriako Arcelor Mittal enpresan garatu du bere proiektua. Enpresak pieza ba-tzuen jarraipena egin nahi zuen irudi bidez eta Vianak adimen artifiziala erabiltzen duen programa bat garatu du pieza horien identifikazioa hobetzeko. Kathielly Rodriguez, berriz, motorretako estatoreen fabrikazio prozesua hobetzeko lan egiten ari da. Ikusmen artifiziala bezalako teknologia berriak txertatu behar ditu produkzio prozesua hobetzeko.

Iker Uzin Fabrikazio Adimentsuko masterraren arduraduna gustura ageri da. “UGLEn denbora asko daramagu 4.0 industriako teknologiekin lanean, enpresekin batera. Horri esker, 4.0 laborategia prestatu ahal izan dugu. Bertan, masterreko ikasleei eskolak eman eta teknologia berri hauek eskain-tzen dituzten aukerak erakutsi dizkiegu. Gainera, ikasleek laborategi hau beraien proiektuak gara-tzeko erabili dezakete. Enpresen esku ere badago”. – A.Z.