Síguenos en redes sociales:

Irimora Igoera Ekain Larreak eta Aintzane Olaizolak irabazi dute

Beñat Ibañez korrikalari zumarragarra bigarren postuan sailkatu zen Santa Barbarako festako proban

Irimora Igoera Ekain Larreak eta Aintzane Olaizolak irabazi duteAsier Zaldua

Astelehen honetan Irimora igoera egin dute Urretxun, San Joan eguneko festaren barne. Ekain Larrea antzuolarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira. Gizonezkoen senior mailan, bigarren postuan Beñat Ibañez zumarragarra sailkatu da eta hirugarren postuan Aitor Zunzunegi legorretarra. Emakumezkoen senior mailan Olaizolak bakarrik parte hartu dute.

Beterano maila

Ibai Makazaga oriotarra eta Alazne Irureta aizarnabazabaldarra nagusitu dira. Gizonezkoetan, bigarren postuan Igor Etxeberria legazpiarra sailkatu da, hirugarrenean Jexux Zelaia azpeitiarra, laugarrenean Enrique Martinez legazpiarra eta bosgarrenean Gorka Mendia zumarragarra. Emakumezkoen beterano mailan, bigarren postuan Elena Beristain zarauztarra sailkatu da eta hirugarrenean Amaia San Vicente iruindarra. Hiru emakume horiek parte hartu dute maila horretan.

Txapelketako gazteenak

Gaztetxoek ere lasterketa egin dute, Irimo inguruan. 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoei dagokionez, lehen hiru neskak Kattin Oiartzabal, Nahia Makazaga eta Nerea Badiola izan dira. Lehen hiru mutilak, Amets Aiastui, Jakes Zubizarreta eta Lander Jimenez. 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoei dagokienez, bi mutilek bakarrik parte hartu dute. Lehen postuan Julen Badiola sailkatu da eta bigarrenean Unax Agirre.