Kultur eta sormenerako Agustinak Zentroa ofizialki inauguratu dute Errenterian
Eskualdeko alkateek, Bingen Zupiria sailburuak eta eraikinean lanean dauden ekintzaileek parte hartu dute
Nahiz eta bi hilabete funtzionamenduan eman, asteazken egin da Agustinak Zentroaren inaugurazio ekitaldi ofiziala. Kultur zein sormen industrietako eragileak eta erakundeetako ordezkariak bertaratu dira, horien artean eskualdeko lau alkateak eta Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua. Oarsoaldean kultur eta sormen-industrietako proiektuak sustatzeko gune berria ezagutzeko aukera izan dute.
Aizpea Otaegik, Errenteriako alkateak, adierazi duenez, Agustinak Zentroa ekosistema zabalago baten parte da, “kulturarekin eta sormenarekin Errenteriak eta Oarsoaldeak duten konpromisoaren adierazgarri, eraldaketarako eta garapenerako ekonomikorakomotore gisa”.
Tresnak eta baliabideak
Zentzu horretan Agustinak Zentroa mugarria izango dela adierazi du, sortzaileentzako tresna eta baliabide erabilgarriak eskainiz, eremu sozioekonomikoan sektorearen lehiakortasuna eta ahalduntzea ekarriko dituelarik.
Esti Susperregik, Zentroaren zuzendariak; Bingen Zupiria sailburuak eta dagoeneko Zentroan lanean dabiltzan ekintzaile eta hainbat elkartetako ordezkariek hartu dute hitza. Hauek Zentroak eman dien babesa eta hazteko aukera nabarmendu dute.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras
-
Urnieta inicia esta semana las obras de reurbanización de Idiazabal