Ostegun arratsaldean, ordu berean, aparteko osoko bilkurak egin zituzten Urretxun eta Zumarragan. Bietan EAJk eta PSE-EEk elkarrekin gobernatuko dutela jakin zen.
Euskara eta hezkuntza
Urretxun PSE-EE gobernu taldean sartu da eta Zumarragan EAJ izan da gobernu taldean sartu dena. Zumarragan Josu Idigoras (EAJ) Euskara eta Hezkuntza batzordeburu izendatu zuten eta Urretxun Alex Gonzalez (PSE-EE) izendatu zuten Euskara eta Hezkuntza batzordeburu.
Bi alderdiek prentsa ohar bat igorri dute. Bertan, koalizio gobernua osatzearen helburua bi udalen egonkortasuna lortzea dela diote. “Era berean, bi alderdiek Urretxun, Zumarragan eta Legazpin dituzten tokiko zuzendaritzek adostu dute akordio hori Urola Garaiko Mankomunitatera eta garapen agentziako (UGGASA) administrazio kontseilura zabaltzea.
Bi alderdiak jakitun dira udalerriek eta Urola Garaia eskualdeak oso erronka garrantzitsuei egin behar dietela aurre, eta erronka horretarako gobernu egonkorrak behar dituztela, udalerrietako eta eskualdeko garapen ekonomikoarekin, sozialarekin eta ingurumen garapenarekin konprometituak. Gobernu berri horiek gizarte, ekonomia, etxebizitza eta ingurumen politiketan aurrera egiten jarraitu nahi dute, udalerriak eta eskualdea murgilduta dauden eraldaketarekin jarraitzea ahalbidetuko duten akordioen bidez”.