Urretxuarrek San Joan eguneko mahaien zozketan izena emateko aukera dute
Kultur etxean eta aterpetxean, herri bazkariko txartelen salmenta ere hasiko da
Urretxuko San Joan jaietarako lau aste baino gutxiago falta da. Hala, Udalak jaiekin lotutako hainbat ohar helarazi ditu. Harrizko mahaien zozketarekin, trafikoarekin eta herri bazkariarekin lotutakoak, hain zuzen ere.
Harrizko mahaien zozketa ekainaren 11an izango da. Izen ematea ostiraletik ekainaren 10era arte izango da zabalik, kultur etxean.
San Joan
Herri bazkarirako txartelak kultur etxean eta Santa Barbarako aterpetxean salduko dituzte, ostiraletik ekainaren 18ra. Helduen menua 26 euroan eta haurrena (12 urtetik behera) 13 euroan.
San Joan egunean, beti bezala, doako autobus zerbitzua izango da, erosoa eta irisgarria: 10.00etatik 20.30ak arte. Geltokia ez da orain arteko tokian izango. Aurten, San Joan eguneko autobusaren geltokia Labeaga 14an egongo da (Jose Mari Lasa plaza).
Autoan igotzeko paseak
Autoan igo behar izanez gero, paseak eskatu daitezke udaltzaingoan: ekainaren 12tik 21era (astelehenetik ostiralera 7.00etatik 21.00etara eta larunbatetan eta igandetan 9.00etatik 21.00etara). Santa Barbarara igotzeko Pagoeta auzoko errepidea bakarrik erabili ahal izango da.
Nekolalde-Mundo Mejor-Basagasti auzoetatik Santa Barbarara joateko bidea moztuta egongo da eta baimenik ez dutenek Erratzu poligonora bakarrik igo ahal izango dute. Nekolaldetik Santa Barbarara joateko bidea moztu egingo da eta jaisteko bakarrik erabiliko da. Hala ere, Nekolaldetik Etxaburura igotzeko aukera egongo da.
Bukatzeko, SanJoan herri dantzarako entseguak ekainaren 18an eta 21ean izango dira: Gainzuriko jolastokian, 20.00etan. l