Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentutik aste honetarako erakusketa bat eta kafe tertulia bat antolatu dute. Aukera paregabea izango da bikotetik familiara pasatzean dauden kezkak edota zalantzak argitu ahal izateko.

Gauzak horrela, lehen ekimena asteazken honetan hasi zen, eta ekainaren 16ra arte egongo da ikusgai. Izan ere, asetazken honetan estreinatu zen Zarauzko Emakumeen Etxean (Nafarroa kalea, 3C, behea) Milagros Zubizarreta artistaren erakusketa. Bertan artistaren hainbat lan egongo dira ikusgai. Emakumeen Etxearen ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostiralera goizeko 11.00etatik 13.00etara egongo da irekita baita arratsaldeko 15.00etatik 19.00etara ere.

Kafe tertulia

Parekidetasun departamentuak antolatu duen bigarren ekimena kafe tertulia bat da eta, hau, asteazken honetan egingo da Emakumeen Etxean. Aitziber Estonba sexologak gidatuko du tertulia eta arratsaldeko 18.00etan hasiko da.

Bertan, “bikotea familia izatera pasatzean denok egoera berrira egokitzeko tartea behar izaten dugu. Honi buruz hausnatzeko espazioa nahi dugu”. Parte hartzeko izena eman beharko da www.labur.eus/tertulia estekan.