Legazpin hainbat ekitaldi antolatu dituzte Liburuaren Eguna ospatzeko. Lehena atzo izan zen eta azkena hilaren 25ean izango da.

Atzo, Ines Bengoak ipuin kontaketa saioa egin zuen liburutegian, 5 urtetik gorako haurrentzat. Hurrengo ekitaldia datorren astelehenean izango da: Miren Agur Meabe idazleak DBHko ikasleekin solasaldia egingo du. Itsasoaren atea liburuari buruz hitz egingo dute, kultur etxeko areto nagusian.

Miren Agur Meabe.

Hitzaldiak

Biharamunean, hilaren 23an, Nerea Ibarzabal markinarra etorriko da Legazpira. Fina Salegi urretxuarraren alabak Bar Gloria liburuari buruz hitz egingo du Batxilergoko ikasleekin. Ekitaldi hori ere kultur etxeko areto nagusian izango da. Hilaren 24an Miren Amurizak Basa liburuari buruz hitz egingo du gaztelerazko irakurketa klubeko kideekin. Ekitaldia 18.00etan izango da, kultur etxeko areto nagusian. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Saioa Monica Leivak gidatuko du.

Miren Amuriza

Poemak

Bukatzeko, hilaren 25ean Angel Erro idazleak euskarazko irakurketa klubeko kideekin solasaldia egingo du. Poema liburu bat: irakurtzeko jarraibideak liburuari buruz hitz egingo dute, Miriam Lukik gidatuta. Ekitaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 18.30ean.